2014/07/08

EKAINEKO TXANGOAK

Ekainean hiru txango egin ditugu:


Lehenengoa, Virginiaren gelakoekin Getxoko Aquarium-era. Getxoko Kirol Portuko itsasontziak ikusi eta gero Aquarium-en sartu ginen.

Zer izan zen gehien gustatu zitzaiguna? Pailaso arrainak, barrakuda eta argazki batean ikusiko duzuen olagarroa.

Handik irten ginenean parkera jolastera joan ginen.





Bigarren txangoa Lourdesen gelakoekin Arrigunaga hondartzara izan zen. Oinez joan ginen eta primeran pasatu genuen kubo eta palarekin jolasten.






Eskolako azken egunean, 4 eta 5 urtekoekin Meñakara joan ginen. Parke eder batean pasatu genuen eguna. Kolunpioetan, frontoian eta zelaian jolasten egon ginen.

Picnic-a bazkaldu ondoren izozki goxo bat jan genuen.




Datorren ikasturtean lagunekin berriro elkartuko gara, baina hori bai, ZABALAN!!!

4 URTEKO GELAN EGONGO GARA!!!

ONDO PASA OPORRETAN!!!

MUUUAAAA!!!!!!

BARRASKILOAK

Egun batean aurkitutako barraskilo bat gelara igo eta guztion artean zainduko genuela erabaki genuen.



Etxetik arrainontzi bat ekarri eta lurra sartu ostean barraskiloa barruan jarri genuen.
Zer jango ote zuen? Lorategiko hostoak eman genizkion baina ez zitzaizkion asko gustatu. Beraz, etxetik ekarritako letxuga eta tomatearekin frogatu genuen. Primeran jaten zituen!!!

Asuntoa ez zen hor geratu. Barraskilo gehiago lortu genuen gelan geneukanaren lagunak izateko: Iratik bat ekarri zigun, bi urteko gelako Alainek beste batzuk, Junek Islan aurkitutakoak eta Oierrek legutxa batean topatu zuen barraskilo erraldoi bat.
Azkenean, sei barraskilo zaintzen amaitu genuen!!!




Egunero makinista zenak ontzia garbitzen zuen eta janaria jartzen zien: letxuga eta tomatea bai, baita sagarrak eta marrubiak ere. Horretaz gain, ura gainetik botatzen genien freskatzeko eta gustora egoteko.




Egun batean barraskilo lasterketa antolatu genuen. Ederto pasatu genuen animatzen!






BARRASKILOEKIN ANIMALIAK ZAINTZEN ETA MAITATZEN IKASI DUGU!!!






2014/05/26

LIBURU EGUNA

Apirilean ospatu genuen liburuaren eguna.  San Martineko lagun guztiak, 2 eta 3 urtekoak, elkartu ginen ipuinak entzuteko. Baina denek ez genuen entzun ipuin berbera.
Lau ipuin geneukan aukeratzeko. Seguru denak oso politak izango zirela, baina bat aukeratu behar genuen. eta horrela, eguna heldu zenean, gure txartelarekin jantokira joan ginen. Han itxaroten ari ziren ipuina irakurri behar zituzten irakasleak : Maiderrek irakurri zuen "Kamila zebra" (txartel berdea), Fátimak " Neu naiz indartsuena" ( txartel horia), Inmak "Tzisagura" txartel laranja) eta Lourdesek "Iratxoaren txanoa" (txartel arrosa). 2 urtekoak ere berehala heldu ziren.
Oso ondo egon zen bi urtekoekin batera egotea. Gainera aukeratutako liburua asko gustatu zitzaigunez ,  beste ipuinak ere entzun nahi genituela pentsatu genuen, eta horrela egin genuen. Guztira lau egun...
Beno lau ez, bost.

Beste egun batean etorri zen Alex, Lexuriren aita.  Ipuin berri bat asmatu zuen guretzat eta gainera oso marrazkilari ona denez marrazkiak ere egin zizkigun. Bukaeran txalo bero bat eskeini genion.

Eskerrik asko Alex!!!





SAN MARTIN LIBURU EGUNA from gilen on Vimeo.

2014/03/14

BADATOZ INDIOAK!!!

Otsailean indioen gaia lantzen egon ginen.
Klasera informazio pila ekarri genuen: ipuinak, pelikulak, panpinak, mozorroak, internetetik ateratako informazioa...
Ikasten ari ginenarekin pixkanaka pixkanaka hormairudi bat prestatu genuen.



Amerikako indioak tipietan bizi zirenez, tipi bat egitea erabaki genuen. Eta ezetz jakin! Azkenean herri oso bat izan genuen gelan!!!



Etxe txokoa tipi txoko bihurtu zen.




Plastika tokoan guztion artean hainbat gauza egin genuen:

  • Lepokoak


  • Lumazko zintak


  • Totem txikiak



  • Eta baita totem handiak ere



Monikarekin karetak prestatu genituen.





Asko ikasi genuen. Eta badakizue? Ihauterietan indioz mozorratu ginen. Ze ondo pasatu genuen!!!






Ihauterietatik itzuli ginenean 2 urteko gelakoak gure gelara gonbidatu genituen  eta ikasitako guztia aurkeztu genien. Pixkat urdurik geunden, baina azkenean dena primeran atera zen.


2014/02/10

AGATE DEUNA

Otsailaren 4an Agate Deuna ospatu genuen. Guztiok baserritarrez jantzita etorri ginen eta gainera Zabalatik beste umeak, irakasleak eta guraso batzuk hurbildu ziren San Martinera gurekin abestera. 


2014/02/03

OLENTZERO EGUNA

Zelako egun zoragarria!!! Olentzeroren etorriak ilusio handia egin zigun, oso oparia politak ekarri zizkigun eta guk primeran abestu genion. Gainera, txokolatea goxo goxo egon zen!!!